Itxi

Sporting-Osasuna

Lamah: 'Sporting gainditzeak taldeari bizia eman diezaioke'

Erredakzioa

Molinonen garaipena lortzea ezinbestekoa dela adierazi du Osasunako jokalariak. Gainera, epaileen erabakiek talde gorritxoa argi eta garbi kaltetu dutela azaldu du.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak azken hiru partidak etxean jokatu ditu, baina Mendilibarren mutilek soilik puntu bat eskuratu dute. Hori dela eta, Lamahek argi eta garbi utzi du prentsaurrekoan Sporting gainditzea norabidea berreskuratzeko ezinbestekoa dela.

"Taldearentzat oso garrantzitsua izango da Sportingen aurkako partida eta puntuak lortzen saiatu behar dugu. Gure jokoa pizteko txinparta izan daiteke", adierazi du Belgikako jokalariak.

Etxetik kanpora "taldearen lana" hobetzea Osasunaren helburua dela azaldu du Lamahek. "Etxean sendotasuna berreskuratu behar dugu" azaldu du gainera gorritxoak. "Makina martxan jarri behar dugu" bukatu du Lamahek.

Albisteak (2)

Bideoak (1)