Itxi

Sportingen aurka Molinonen

Partida zaila eta puntu bat Osasunarentzat (1-1)

Erredakzioa

Intentsitate handiko neurketa izan da. Carmelok etxeko taldea aurreratu du lehen zatiko 32. minutuan eta Lekicek banakoarena egin du 77.ean.

Lekic, gola ospatzen. Argazkia: EFE

Fitxa teknikoa:

Sporting: Juan Pablo; Lora, Botia (Ivan Hernandez, 61')., Gregory (Colunga, 68'), Canella; Andre Castro, Rivera, Nacho Cases, Carmelo, De las Cuevas; eta Barral (Eguren, 71').

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Flaño, Satrustegui; Damia (Nino, 46'), Puñal, Nekounam, Timor (Calleja, 67'), Raul Garcia; eta Lekic (Lolo, 87').

Golak:

1 - 0, 32', Carmelo.

1 - 1, 77', Lekic.

Osasunak landutako puntua eskuratu du Sportingen aurka (1-1). Intentsita handikoak izan dira Molinon futbol-zelaian jokatutako lehen minutuak, final bat zirudien. Baloiaren jabetza etxekoena zen, baina Jose Luis Mendilibarren taldea arriskuarekin hurbiltzen zen aurkariaren ate ingurura.

Biek zuten markagailua estreinatzeko parada, baina Sporting adore gehiagorekin ari zen eta 32. minutuan Asturiasko taldea aurreratu du Carmelok: Barralek pase bikaina eman dio Canellari, honek ezkerrarekin Carmelori eta aurrelariak erraz gainditu du Andres Fernandez atezaina.

Osasunak aurrera egin zuen bigarren zatian eta partida, lehen zatian bezala, erotu zen. Cejudo eta Lamah faltan bota zituen talde nafarrak eta Tejadaren taldeak neurketa "hiltzen" saiatu zen. Baina Sportingek ezin izan zuen banakoaren gola saihestu; Marc Bertranek areara erdiratu zuen eta Lekicek buruz zulatu zuen sarea.

Puntu garrantzitsua eta Osasuna 28 punturekin da sailkapen nagusiko bederatzigarren postuan. Gorritxoen hurrengo hitzordua Camp Noun izango da. Nafarrek FC Bartzelona izango dute aurkari hurrengo larunbatean 20:00etatik aurrera.