Denboraldi baterako
Ontiverosek utzita jokatuko du Osasuna taldean
AGENTZIAK | EITB MEDIA
23 urteko jokalaria Vila-realek utzita dator Iruñera. Talde nafarrak ez du Ontiveros erosteko aukerarik izango.
Osasunak ofizial egin du Jabier Ontiveros aurrelariak talde gorritxoan jokatuko duela Kike Barjaren lesioari aurre egiteko.
23 urteko jokalaria Vila-Realek utzita dator aurreko denboraldian Huesca taldean aritu ostean. 20 partida jokatu ditu Aragoiko taldearekin Lehen Mailan.
Ontiveros berehala jarriko da Jagoba Arrasateren esanetara. Denboraldia bukatzean, Osasunak ez du aurrelaria erosteko aukerarik izango.