Itxi

Urte bete karguan

Mendilibarrek jaitsieratik Europako postuetara eraman du Osasuna

Erredakzioa

2011ko otsailaren 13an Camacho kendu zuten Osasunako entrenatzaile kargutik hamaika jardunalditan garaipen bakarra lortzeagatik eta Mendilibarrek hartu zuen kargua otsailaren 14an.

Jose Luis Mendilibar, urtebete Osasuna zuzentzen. Argazkia: EFE

Jose Luis Mendilibar bizkaitarrak urtebete beteko du astearte honetan (otsilaren 14an) Osasunako entrenatzaile moduan. 365 egunetan taldearen helburuak aldatu ditu Mendilibarrek; jaitsieratik Txapeldunen Ligako postuetatik puntu bakarrera egotera pasa da talde gorritxoa.

2011ko Otsailaren 13an Osasunak Realaren aurka Anoetan galdu ondoren entrenatzaile kargutik kendu zuten Jose Antonio Camacho. Espainiako hautatzaile ohiarekin hamaika jardunalditan garaipen bakarra lortu zuen Osasunak eta urte bete baino gehiago eman zuen etxetik kanpora partidarik irabazi gabe.

Mendilibar izendatu zuten Osasunako entrenatzaile 2011ko Otsailaren 14an taldea denboraldiko azken 15 jardunaldietan zuzentzeko. Epe horretan Osasuna jaitsiera postuetan egotetik denboraldia bederatzigarren postuan bukatzera iritsi zen. Hori bai, salbazioa azken jardunaldian lortu zuten gorritxoek.

Iragan larunbatean Bartzelonari 3-2 irabazita UEFA Europa Leagueko postuetan dago Osasuna eta Txapeldunen Ligarako sailkapena ematen duen laugarren postutik puntu bakarrera daude.

Mendilibarrek orain arte Osasunarekin urte betean lortu dituen estatistikak honakoak dira: 15 garaipen, 11 porrot eta 11 berdinketa 37 oartidatan eta 50 gol alde eta 51 kontra. Mendilibarri denboraldi bukaeran amaitzen zaio Osasunarekin lotzen duen kontratua.



Albisteak (2)