12 milioiko etete klausula
Roberto Torresek 2016ra arte berritu du kontratua Osasunarekin
Erredakzioa
Klubak 12 milioi euroko ete klausula ezarri dio. Osasuna Bko golegile onena da Bigarren B Mailan momentura arte 12 gol sartuta.
Roberto Torres jokalari nafarrak 2016ko ekainaren 30era arte berritu du kontratua Osasunarekin eta klubak 12 milioi euroko etete klausula ezarri dio.
Torresek Osasuna Bn jokatzen du, baina lan saioak lehen taldearekin burutzen ditu. Aurten Errege Kopako lau partida jokatu ditu Osasunarekin (Almeriaren eta Barçaren aurka) eta gorritxoen harrobiko altxorra da. Ligan abenduan egin zuen debuta Malagaren aurkako partidan.
Osasuna B taldeko golegile onena da. Denboraldi honetan, Bigarren B Mailan 12 gol daramatza.