Itxi

Akordioa

Alvaro Fernandezek eta Monakok 375.000 euro ordainduko dizkiote Osasunari auzia bukatutzat emateko

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalaria 2017an joan zen Nafarroako taldetik, eta ordutik ostegun honetara arte izan duten auzia amaitutzat eman dute hiru aldeek akordioa adostuta.

Alvaro Fernandez, 2017an, Monakorekin kontratua sinatu ostean. Argazkia: @AS_Monaco

Osasuna, Alvaro Fernandez eta Monako ados jarri dira, eta 2017an jokalaria Nafarroako taldetik irten zenetik 2021eko urriaren 14ra arte izan duten auzia amaitutzat eman dute hiru aldeek akordiora adostuta.

Alvaro Fernandezek eta Monakok 375.000 euro ordainduko dizkiote Osasunari, eta ordainketa 2021eko abenduaren 15a baino lehen egin beharko dute.

Iruñeko klubak akordioari bruzko balorazio postiboa egin du, eta amaitutzat eman du "gehiegi iraun duen prozesua".

Albisteak (3)