Santander Liga
Osasunak 86. minutuan galdu du partida Atleticoren etxean (1-0)
EITB Media
Felipek buruz egin du etxekoen gola. Gorritxoek oso partida serioa egin dute, baina punturik gabe bueltatuko dira etxera.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Atletico Madrilek eta Osasunak Santander Ligako hamalaugarren jardunaldiko partida jokatu dute Wanda Metropolitano futbol-zelaian hainbat nobedadeekin hasierako taldean.
Nafarrek ezin izan dute partida osoan emaitzari eutsi eta azkenean Atleticok eraman du garaipena (1-0).
Lehen minutuetan oso joko bizia ikusi egin da, baloia gora eta behera eta zelai-erdiko jokalariek protagonismo gutxi izan dute partida hasieran. Hala eta guztiz ere gol-abagune argienak etxeko taldeak izan ditu, Antoine Griezmann ez da fin ibili eta bere erremate guztiak gutxigatik bada ere ez dira ate barruan amaitu.
Osasunak ere bere aukera izan du. 35. minutuan Torrok 30 metrotatik jaurtiketa bortitza egin eta Oblakek geldiketa ikusgarria egin du. Hutseko emaitzarekin joan dira atsedenaldira Madrilen. Jagoba Arrasateren gizonek oso partida serioa egin dute.
Bigarren zatian partidaren norabidea ez da asko aldatu, baina Atletico azkarrago jokatzen hasi da, batez ere Llorenteren korrikaldiei esker. Minutuak aurrera joan ahala etxeko taldearen nagusitasuna aitzakiarik gabekoa izan da.
64. minutuan Luis Suarez golegilea zelairatu du Cholo Simeonek. Partida amaitu arte Osasuna atzean izan da, kontraerasora jokatzen eta Atleticok baloia izan du, baina ez ditu oso aukera argiak izan.
Eta partidaren azken txanpan heldu da Atleticoren gol; korner batean Felipek egin du 86. minutuan. Osasunak berdinketa egiteko aukera izan du 91. minutuan Torresen jaurtiketan, baina Oblakek berriro ere baloia alderatu du.
HAMAIKAKOAK
1 - Atletico Madril: Oblak; Vrsaljko (Carlos Martín, 84'), Savic, Felipe, Hermoso; Llorente (Kondogbia, 74'), Koke, Lemar (Luis Suarez, 65'); Correa (De Paul, 65'), Griezmann (Cunha, 74') eta Carrasco.
0 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal, Unai Garcia, David Garcia, Juan Cruz, Manu Sanchez (Roberto Torres, 88'); Jon Moncayola (Barja, 88'), Lucas Torro (Oier, 65'), Darko Brasanac (Íñigo Perez, 74'); Chimy Avila (Budimir, 65') eta Kike Garcia.
GOLA
1-0, Felipek, buruz (86')
Llorente eta Kike Garcia