Itxi

2017an iritsi zen klubera

Braulio Vazquez kirol zuzendariak Osasunan jarraituko du 2026ra arte

EITB Media

Leer en Castellano

Kluba eta Braulio Vazquez ados jarri dira bi aldeak lotzen dituen kontratua 2026ko ekainaren 30era arte berritzeko. Gainera, Osasunak Jose Antonio Prieto 'Cata' idazkari teknikoaren kontratua ere berritu du, 2026ra arte.

Braulio Vazquez, Osasunako kirol zuzendaria. Argazkia: EITB Media

Braulio Vazquez Osasunako kirol zuzendariak 2026ko ekainaren 30era arte jarraituko du klubean, bi aldeek elkar lotzen zituen kontratua berritzeko akordioa sinatu baitute astearte honetan. Gainera, Jose Antonio Prieto 'Cata' idazkari teknikoak ere kontratua berritu du 2026ko ekainaren 30era arte.

2017an iritsi zen Braulio Vazquez Osasunara, taldea Bigarren Mailara jaitsi zenean, proiektu berri bat abiatzeko. Galiziarraren lehen erabakietako bat izan zen Jose Antonio Prieto 'Cata' fitxatzea futbol profesionaleko idazkari nagusi kargurako. Braulio Vazquezen eskutik iritsi zen Jagoba Arrasate entrenatzailea Osasunara. Euskal entrenatzailearekin, taldeak Lehen Mailara igotzea eta bi urtez jarraian mailari estutasunik pasatu gabe eustea lortu du.

Albisteak (3)