Itxi

Beste hiru urtez

Kike Barjak 2026ra arte berritu du kontratua Osasunarekin

EITB Media

Leer en Castellano

Jokalaria eta kluba akordiora iritsi dira bi aldeak lotzen dituen kontratua beste hiru urtez luzatzeko. Barjak 2026ko ekainaren 30era arte sinatu du kontratu berria.

Kike Barja (Osasuna), Abderekin (Barça) lehian. Argazkia: EFE

Osasunak Kike Barjaren kontratua berritu du 2026ko ekainaren 30era arte. Astelehen honetan, klubak eta jokalariak bi aldeak lotzen dituen kontratua beste hiru urtez berritzea erabaki dute. Barjaren etete-klausula 15 milioi eurokoa izango da Santander Ligan.

Enrique Barja Afonso (1997ko, apirilak 1; Noain, Nafarroa) zortzi urterekin iritsi zen Osasunaren harrobira, eta gazte mailetako taldeetatik pasa ostean, debuta egin zuen lehen taldearekin 2017ko maiatzean Sevillaren aurka Sanchez Pizjuanen. Gainera, gola sartu zuen Valladoliden kontra Sadarren Osasunarekin jokatu zuen estreinako partidan.

2019-2020 denboraldia gogorra izan zen Kike Barjarentzat, belauneko lotailu gurutzatua hautsi baitzuen, eta lesioa gainditu ostean apendizitisa izan baitzuen. Hala ere, 2020-2021 denboraldi bikaina egin zuen, taldeko jokalari garrantzitsuenetakoa izan zelarik.

Albisteak (3)