Asteartean 20:00etan
Sergiori atsedena emango dio Mendilibarrek Getaferen aurka
Erredakzioa
Bestalde, Dejan Lekic serbiarra da entrenatzaile gorritxoak eskainitako deialdiko nobedade nagusia.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Dejan Lekic aurrelari serbiarra da Jose Luis Mendilibar Osasunako entrenatzaileak Getaferen aurkako partidari begira eskainitako deialdiko nobedade nagusia. Bestalde, Sergio Fernandezi atsedena emango dio bizkaitarrak.
Lekicek kubitua hautsi zuen otsailaren 26an, Granadaren aurka. Ebakuntza egin zioten eta astelehen honetan bertan jaso du senda-agiria. Aurretik aipatu bezala, Sergio zerrendatik kanpo geratu da eta baita Ricardo Lopez, Eneko Satrustegui, Jon Echaide eta Javier Calleja ere. Kike Sola, Ibrahima Balde, Masoud Shojaei eta Manuel Ortiz "Lolo" lesionatuta daude. Miguel Flaño bueltan da partida beteko zigorra bete eta gero.
Deialdi osoa honakoa da: Andres Fernandez eta Riesgo atezainak, Marc Bertran, Roversio, Miguel Flaño, Damia, Ruben eta Raitala atzelariak, Puñal, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Lamah, Timor eta Annunziata erdilariak eta Nino, Lekic eta Manu Onwu aurrelariak.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Roversio, Miguel Flaño, Damià; Puñal, Nekounam; Cejudo, Raul Garcia, Lamah; eta Nino.
Getafe: Moya; Valera, 'Cata' Diaz, Alexis, Mane; Michel, Lacen; Pedro Rios, Barrada, Diego Castro; eta Miku.
Epailea: Perez Lasa
Futbol-zelaia: Reyno de Navarra
Ordua: 20.00 horas