Itxi

0-0-ekoa, Nafarroako Erresuman

Osasunak ezin izan du Getafe gainditu

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren taldeak gola lortzeko aukera argiak izan ditu, baina Ninoren eta Raul Garciaren jaurtiketak Moya atezainak ederki gelditu ditu.

Your browser doesn’t support HTML5 video

- Fitxa teknikoa:

0 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Roversio, Miguel Flaño, Damia; Puñal, Nekounam (Timor, 81. minutuan); Cejudo, Raul Garcia, Lamah (Lekic, 65. minutuan); eta Nino.

0 - Getafe: Moya; Valera, 'Cata' Diaz, Alexis, Mane; Míchel, Lacen; Pedro Rios (Juan Rodriguez, 90. minutuan), Diego Castro, Gavilan (Casquero, 74. minutuan); eta Miku (Guiza, 76. minutuan).


Erasoan indartsu hasi dira Mendilibarren mutilak, baina Getafek gizon asko bildu ditu defentsan eta kontraerasoa bilatu dute Nafarroako Erresuman. Lamahek izan du partidako aurreneko abagunea (19. minutuan), baina Belgikako jokalariaren jaurtiketa zuzenean kanpora joan da. Bi taldeek intentsitate gehiago ezarri dute berdegunean, baina aurrealdean akats argiak egin dituzte.

Getafek markagailuan aurrea hartzeko aukera bikaina izan du 35. minutuan, baina ‘Cata’ Diazen errematea gutxigatik kanpora joan da. Osasunaren erantzuna Raul Garciak eman du kanpora joan den erremate bigun batekin. 44. minutuan izan dute gorritxoek lehenengo zatiko abagune onena. Hala ere, Ninok ezin izan du Moya atezaina buruz burukoan gainditu.

Bigarren zatian Ninok beste aukera argi bat izan du, baina Moyak beste gelditu ikusgarri batekin desbideratu du baloia. Iruñeko taldeak erasoan ondo sakatu du eta Getafe baloiaren jabetza mantendu ezinik ibili da. Hala ere, Madrilgo taldeak kontraerasoetan min egiten jarraitu du eta Osasunako defentsak erne egon behar izan dira.

Neurketak pixkanaka erritmoa galdu du eta aukerak urriak izan dira bi ateetan. Osasunak estrategiako jokaldietan sortu du arriskua, baina aurrelariek ezin izan dituzte erremateak atera zuzendu. Partidako azkenengo aukera Raul Garcia nafarrak izan du eta Moyak gelditu erabakigarria egin du (88. minutuan). Getafe taldeko atezaina protagonista nagusia izan da eta neurketa 0-0ekoarekin bukatu da.

Albisteak (2)

Bideoak (1)