Igandean, 16:00etan
Osasunak, Txapeldunen Ligako postua helburu Levanteren aurrean
Erredakzioa
Gorritxoek Ciutat de Valencia estadioan garaipena lortu nahi dute Levante puntu bakarrera uzteko. Raoul Loe eta Manu Onwu bigarren mailako taldeko jokalariak berriz deialdian sartu ditu Mendilibarrek.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Giharretako lesio bat gainditu ostean Manuel Ortiz 'Lolo' berreskuratu du Mendilibarrek. Era berean, Sergio Fernandezi Getaferen aurka atsedena eman eta gero, atzelaria deitu du entrenatzaileak.
Javad Nekounam zigortua eta Ibrahima Balde, Kike Sola eta Masoud Shojaei lesionatuak baja dira iganderako.
Ricardo Lopez, Ruben Gonzalez, Xavier Annunziata, Javier Calleja, Jon Echaide eta Eneko Satrustegui deialditik kanpo utzi ditu entrenatzaile bizkaitarrak. Gainera, Satrusteguik bigarren mailako taldearekin jokatuko du aurrerantzean.
18 jokalariko deialdia: Andres Fernandez eta Riesgo atezainak, Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Damia, Roversio eta Raitala atzelariak, Lolo, Puñal, Cejudo, Raul Garcia, Lamah, Timor eta Raoul Loe erdilariak, eta Nino, Lekic eta Manu Onwu aurrelariak.
Ustezko hamaikakoak:
Levante: Munua, Venta, Ballesteros, Cabral, Juanfran, Valdo, Xavi Torres, Iborra, Barkero, Ghezzal eta Kone.
Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Sergio, Miguel Flaño, Damia; Puñal, Lolo; Cejudo, Raul Garcia, Lamah; Nino edo Lekic.
Epailea: Del Cerro Grande (Madrilgo Batzordea).
Estadioa: Ciutat de Valencia.
Ordua: 16:00etan.