Itxi

Larunbatean 18:00etan

Rayok eta Osasunak Europari begira jokatuko dute Vallecasen

Erredakzioa

Ibrahima Balde da berritasun nagusia talde nafarraren deialdian. Marc Bertranek baja izaten jarraitzen du eta Jose Luis Mendilibar ezingo da aulkian eseri bi partidako zigorra bete beharko baitu.

Ibrahima Balde da berritasuna Osasunaren deialdian. Argazkia: EFE

Osasunak larunbat honetan (18:00etan) Vallecasen jokatuko du Rayoren aurka. Gorritxoak Europako postuengatik borrokan jarraitu nahi dute eta Rayo zailago duen arren, postu horiek eskuratu ditzake oraindik.

Talde nafarraren deialdian Ibrahima Balderen itzulera da berritasun nagusia. Granadaren aurkako partidan lesionatu zen Ibrahima, iragan otsailaren 26an eta ostiral honetan eman dio alta medikuak. Bestalde, Marc Bertranek baja izaten jarraitzen du eta ez da Rayoren aurkakorako prest egongo. Bertranekin batera deialditik at geratu dira min hartuta dauden Kike Sola, Masoud Shojaei eta Ruben Gonzalez. Mendilibarrek erabaki teknikoengatik deialditik at uzti ditu Ricardo atezaina eta Sergio erdiko defentsa.

Jose Luis Mendilibar Real Madrilen aurkako partidan egotzi egin zuten. Iragan larunbatean izan zen eta bi partidazo zigorra bete beharko du. Ondorioz, ezingo da Vallecaseko aulkian eseri.

Osasunak 18 jokalari sartu ditu deialdian: Andres Fernandez, Riesgo; Damia, Roversio, Miguel Flaño, Raitala, Echaide, Lolo; Puñal, Nekounam, Cejudo, Raul Garcia, Timor, Calleja, Annunziata; Nino, Lekic eta Ibrahima.

Albisteak (3)