Itxi

IZENDAPENA

Sadar, 2021eko munduko estadio onenena izateko hautagaien artean

AGENTZIA| EITB MEDIA

Leer en Castellano

Osasunaren zelaia estadio onenetako bat da StadiumDB webgunearentzat. Beste 22 hautagai ere badaude.

Sadar estadioa. Argazkia: @CAOsasuna

Sadar 2021eko munduko estadiorik onena izateko 23 hautagaien artean dago, StadiumDB futbol kontuetan espezializatutako webgunearen arabera. Bozkatzeko aukera zabalik da jada, datorren martxoaren 14ra arte.

Harresi Gorria eraberritzeko proiektuak nazioarteko webguneak parte-hartu ahal izateko ezartzen dituen baldintzak betetzen ditu: 2021ean eraikia edo eraberritua izatea, 10.000 eserleku baino gehiago izatea (Sadarrek 23.516 ditu) eta futbol profesionaleko partidak bertan jokatzea.

Sadarren birmoldatzeak 23,3 milioi euroko kostua izan zuen. Kolore gorria nabarmentzen da kanpotik: eserlekuak, aldageletako tunela, eta kanpotik ikusten den arkua tonalita ehorretakoak baitira.

Beste 22 hautagai daude: Estatu Batuetako sei estadio, Turkiako bost, Qatarreko hiru, baita Irak, Argentina, Errumania, Ekuatorea, Alemania, Kamerun, Kanbodia eta Aljeria herrialdeetako estadio bana ere.

Albisteak (2)

Bideoak (1)