Itxi

2-0 Espanyolen aurka

Osasunak garaipena lortu eta Europa Leagueko postuetan jarraitzen du

Erredakzioa

Raul Garciak sartu ditu talde gorritxoaren bi golak bigarren zatian. Espanyolek bederatzi jokalarirekin bukatu du partida Coutinhok eta Forlinek bina txartel hori ikusi baitituzte.

Raul Garciak sartu ditu partidako bi golak Espanyolen aurka. Argazkia: EFE

Osasunak 2-0 irabazi dio Espanyoli Reyno de Navarran eta datorren urtean Europa Leaguea jokatzeko aurrepauso galanta eman du perikotoak aurkari zuzenak baitziren lehia horretan.

Lehen zatia ez zen ona izan, gol aukera gutxi egon ziren eta jokoa nahasia izan zen. Bosgarren minutuak Espanyolek gol aukera argia izan zuen, baina Ucheren errematea langa urratuz kanpora joan zen. Ondoren, lasaitasunezko minutuak izan zituen partidak. Osasunak ez zuen 25. minutura arte erreakzionatu. Momentu horretan Puñalek erdiratu eta Lamahk zutoinera bidali zuen errematea. Lehen zatiko azken minutuetan bi taldeetako batek ere ez zuen gol aukera argirik Portu eta 0-0eko emaitzarekin iritsi zen norgehiagoka atsedenaldira.

Bigarren zatiak erritmo biziagoa izan zuen. Berriro Espanyolek eduki zuen lehen gol aukera eta oso argia izan zen gainera. Cristian Gomezek gol erraza sar zezakeen, baina bere errematea kanpora bidali zuen. 53. minutuan etorri zen Osasunaren erreakzioa Raul Garciaren golarekin. Erdilariak Lolok egindako erdiraketa errematatu eta Casilla atezaina gainditu zuen (1-0).

Golak lasaitasuna eman zion Osasunari eta gainera, maldan behera jarri zitzaien partida minutu bat beranduago epaileak Coutinho egotzi baitzuen bigarren txartel horia erakutsita. Jokalari bat gehiagorekin nagusi izan zen Osasuna eta, gorritxoek bigarren gola lortu zuten 69. minutuan. Oraingoan ere Raul Garcia izan zen colegile (2-0).

Azken minutuetan Espanyol bederatzi jokalarirekin geratu zen Forlinek bigarren txartel horia ikusi baitzuen. Horrenbestez, partida 2-0eko emaitzarekin bukatu zen eta hiru puntuak eskuratu zituen Osasunak.

Fitxa teknikoa:

2 - Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran (Echaide, m.76), Lolo, Miguel Flaño, Damia; Puñal, Raoul Loe; Cejudo, Raul Garcia (Timor, m.90), Lamah; eta Nino (Lekic, m.87).

0 - Espanyol: Kiko Casilla; Javi Lopez, Forlin, Hector Moreno, Didac; Baena, Cristian Góomez (Romaric, m.74); Sergio Garcia (Weiss, m.64), Verdu, Coutinho; eta Uche (Pandiani, m.70).

Golak: 1-0, m.53: Raúl García. 2-0, m.69: Raúl García.
Epailea: Velasco Carballo (Comité Madrileño).