Itxi

Malagaren aurka

Europarako lehia Nafarroako Erresuman

Erredakzioa

Mendilibarrek sei baja izango ditu partida horretarako. Aste honetan Echaidek hartu du min, Raul Garcia zigortuta dago eta Ibrahima Senegaleko selekzioarekin dago.

Your browser doesn’t support HTML5 video

Osasunak Malaga hartuko du mendean astelehen honetan Nafarroako Erresuman (21:00etan). Jose Luis Mendilibarrek sei baja izango ditu partida horretarako. Masoud, Kike Sola eta Sergio lesionatuta daude eta aste honetan Echaidek hartu du min. Raul Garcia zigortuta dago eta Ibrahima Senegaleko selekzioarekin dago.

Marc Bertran, ordea, sendatu da eta deialdian sartu da. Annunziata, Raitala eta Manu Omwu gaztea ere zerrendan daude. Malagak Osasunak baino bost puntu gehiago ditu. Talde gorritxoa seigarren postuan da une honetan.

Ustezko hamaikakoa:

Osasuna: Andres Fernandez; Marc Bertran, Lolo, Miguel Flaño, Damia; Puñal, Nekounam; Cejudo, Lamah, Nino; eta Lekic.

Malaga: Kameni; Gamez, Sergio Sanchez, Weligton, Monreal; Sebastian Fernandez, Demichelis, Cazorla, Eliseu; Isco eta Rondon.

Epailea: Delgado Ferreiro
Futbol-zelaiaReyno de Navarra.
Ordua: 21.00etan.


Albisteak (1)

Bideoak (1)