Santander Liga
Osasunak, nahi eta ezin Betisen kontra (4-1)
EITB Media
Juanmi Jimenezek (2), Carvalhok eta Alex Morenok egin dituzte etxekoen golak; Budimirrek gorritxoena egin du.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Betisek eta Osasunak Santander Ligako 30. jardunaldiko partida jokatu dute Benito Villamarin futbol-zelaian.
Andaluziarrek merezimenduz lortu dituzte hiru puntuak. Lehen zatian Juanmi Jimenez golegileak lehenengo biak egin ditu, aurrenekoa 34. minutuan eta bigarrena lehen zatiko luzapenean; beraz, atsedenaldira 2-0eko emaitzarekin heldu da neurketa.
Bigarren zatian nafarrak partidan sartu dira Ante Budimirrek egindako golarekin, 64. minutuan sartu du 2-1ekoa aurrelari nafarrak. Halere, nahi eta ezin ibili da gaurkoan Jagoba Arrasateren taldea.
William Carvalhok hirugarrena egin du (3-1) partida erabakita utziz eta laugarren eta azkena Alex Morenok (4-1). Are barruan sartu da nahi izan duen bezala eta gol ikusgarria egin du Betiseko jokalariak.
FITXA TEKNIKOA
4 - Betis: Claudio Bravo; Bellerin, Bartra, Victor Ruiz, Alex Moreno (Sabaly, 91'), Guido Rodriguez, William Carvalho; Aitor Ruibal (Rodri, 76'), Joaquin (Guardado, 80'), Juanmi (Raul, 91'); eta Willian Jose.
1 - Osasuna: Sergio Herrera; Nacho Vidal (Kike Garcia, 69'), David Garcia, Juan Cruz (Aridane, 46'), Manu Sanchez (Cote, 46'); Moncayola, Torro, Darko Brasanac (Javi Martinez, 69'); Chimy Avila, Budimir eta Ruben Garcia (Roberto Torres, 80').
Golak:
1-0, 34': Juanmi.
2-0, 46': Juanmi.
2-1, 65': Budimir.
3-1, 82': William Carvalho.
4-1, 88': Álex Moreno.
Juanmi Jimenez (Betis)