Itxi

Futbola

Ante Budimir Osasunaren historian sartu da

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Kroaziarrak gola sartu du azken sei jardunaldietan, azkena Elxen aurka, eta gol bolada luzeena lortu duen jokalaria bihurtu da horrela.

Ante Budimir. Irudia: EFE

Ante Budimir Osasuna taldeko historian hizki handiz sartu da, igandean gola sartuta sei partida jarraian baitaramatza gola sartzen, eta Chengue Moralesek orain arte zuen marka hobetu du horrela. Marka horrekin historia egin du, eta hurrengo neurketan luzatu dezake bolada ona.

Osasuna hiru puntuak lortzeko asmoz joan zen atzo Elxera, baina bakarrarekin konformatu behar izan zuen azkenean.

Kroaziarra Chimy Avilarekin irten zen puntan, eta liskar labur bat ere izan zuen harekin penaltia biek jaurti nahi baitzuten.

Hamaika metroko puntutik gola sartuta, Budimirrek 0-1ekoa jarri zuen markagailuan, eta taldearen historian sartzeaz gain, berdintzeko zaila izango den erregistro bat ezarri zuen.

Horrela, 17ak denboraldiko zortzigarren gola lortu zuen. Betis, Alaves, Valentzia, Real Madril eta Elx izan dira biktimak.

Horrela, gorritxoen 17ak denboraldiko zortzigarren gola lortu du, eta Betis, Alaves, Valentzia, Real Madril eta Elx izan dira horren biktimak.

Albisteak (1)