Itxi

Izcorekin egondakoa

Miguel Archanco, Osasunako presidente izateko lehen hautagaia

Erredakzioa

Abokatu nafarrak ofizial egin du hauteskundeetara aurkeztuko dela eta Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak karguan jarraitzea nahi duela ere gaineratu du.

Miguel Archanco abokatu nafarra. Argazkia: EITB

Miguel Archanco abokatu nafarrak ostiral honetan egin du ofizial Osasunako presidente izateko hautagaitza aurkeztuko duela. Archanco, karguian uzten duen Patxi Izcoren Zuzendaritza Batzordeko kidea izan da orain arte.

"Nire hautagaitza ez da jarraitasunaren sinonimoa izango. Azken urteotan Patxi Izcoren Zuzendaritza Batzordean egon naiz, baina asko eztabaidatu dut Izcorekin. Honek ez du esan nahi guztia goitik behera aldatu beharra daukadanik", adierazi du Archancok. Jose Luis Mendilibarrek entrenatzaile karguan jarraitzea nahi duela ere azpimarratu du.

Archancok berarekin joango diren pertsonen izenak ere eman ditu: Juan Pascual eta Jose Manuel Purroy (Izcoren Zuzendaritza Batzordean egondakoak), Manolo Ganuza, Txuma Peralta, Sancho Andres eta konfirmatu gabeko zazpigarren izen bat.

Albisteak (2)