Kargatzen...
Itxi

Santander Liga

Osasuna garaipenaren bidera itzuli da Espanyol garaituz (1-0)

I. G. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Lau jardunaldi irabazi gabe egon ondoren, gorritxoek hiru puntu lortu dituzte aurkariaren despistea aprobetxatuz, partidako gol bakarra ekarri duena.

Osasunako jokalariak gola ospatzen. Argazkia: EFE

Osasunak garaipen baliotsua lortu du ostegun honetan Espanyolen kontura (1-0), Ante Budimirren gol bakarrari esker lau jardunaldi irabazi gabe eman dituen bolada txarra atzean uzteko.

Osasuna - Espanyol partidako laburpena (1-0)

Osasunak iragarritako hamaikakoak erasora joango zen taldea iragartzen zuen, Arrasateren jokalariak lortzen ari ziren emaitza eta joko bolada txarra lehenbailehen ahazteko.

Lehen lehietan etxekoak izan dira nagusi Moi Gomezen gidaritzapean.

Osasuna trabatzen ari zen aurkariaren areara iristean, baina Abderen irudimena eta entrega sustoa emateko zorian egon dira. Bartzelonak utzitako jokalariak jokalari batzuetatik ihes egin du area zapaldu arte, baina defentsak kornerrera desbideratu du jaurtiketa.

Diego Martinezen mutilek ez dute euren futbola aurkitu, baina atsedenaldira berdinketa baino sari handiagoarekin joan ahal izan dira. Leandro Cabrerak El Sadar isiltzeko aukera izan du, baina Aitor Fernandezek bere burukada geldiarazi du.

Bigarren zatian Osasuna indartsuago aritu da, eta hortik etorri da gola. Gorritxoek korner bat atera dute Abderentzat. Marokoarrak Budimirri erdiratu dio kroaziarrak sarerantz jo zezan. Arietea denboraldi honetan estreinatu da.

Golak Arrasateren taldea piztu du. Abdek arriskua sortu du baloia hartu duen bakoitzean, Aimarrek lasaitasuna jarri du eta Chimy Avila aulkitik atera da puntakoaren lana egiteko.

Joseluk berdinketa izan du botetan, baina Aitor behera jaurti da Alaveseko jokalari ohiaren errematea oinekin ateratzeko. Perikoek ere beste aukera bat izan dute, talde  biek aukerak izan dituzten partidan.

Azkenean, Osasuna garaipenaren bidera itzuli da, hilabete baino gehiagoko emaitza txarren ondoren.

Fitxa teknikoa

1 - Osasuna: Aitor Fernández; Nacho Vidal, Unai García, David García, Manu Sánchez; Torró; Rubén García (Moncayola, 78. min); Moi Gómez (Darko, 67. min), Aimar (Kike García, m. 90), Abde (Juan Cruz, 78. min); Budimir (Chimy Ávila, 67. min).

0 - Espanyol: Lecomte; Calero (Omar, 78. min), Gómez, Cabrera, Oliván; Bare (Puado, m. 59), Vini Souza (Dani Gómez, 90. min), Darder; Aleix Vidal (Expósito, 59. min), Braithwaite (Lazo, 78. min), Joselu.

Gola: Budimir 1-0 (55. min).

Epailea: Mario Melero López. Txartel horia atera die David García (Osasuna), Braithwaite (Espanyol) eta Calero (Espanyol) jokalariei.