Akordioa
Miguel Flaño, gorritxoa 2017. urtera arte
Erredakzioa
Lau urtez luzatu du jokalariak Osasunarekin zuen kontratua. Ostiralean prentsaurrekoa eskainiko du Nafarroako Erresuman.
Miguel Flaño Osasunako jokalariak 2017. urtera arte luzatu du talde gorritxoarekin zuen kontratua, jakinarazi du klubak.
27 urte ditu defentsak eta kontratua 2013. urteko ekainean bukatzen zitzaion. Gauzak horrela, lau urtez luzatu du hitzarmena. Ostiralean prentsaurrekoa eskainiko du Flañok, Nafarroako Erresuman, akordioaren berri emateko.