BI URTE GEHIAGO
Osasunak 2026ra arte luzatu du Juan Cruzekin zuen lotura
EITB MEDIA
Bien arteko aurreko lotura 2024an amaitzekoa zen; beraz, bi urte gehitu dizkiote aurreko kontratuari.
Osasunak jakitera eman duenez, 2026ko ekainaren 30era arte luzatu du Juan Cruzekin zuen lotura, hau da, aurreko kontratuan jasotzen zena baino bi urte gehiago. Jokalari gorritxoaren etete-klausula 15 milioi eurokoa izango da.
Atletico Madrilen beheko taldeetan hezitako atzelaria 2020ko abuztuan iritsi zen Osasunara, eta Iruñeko taldean jokatu zuen lehen denboraldian, hogeita sei partida jokatu zituen: bigarrenean, berriz, 23. Aurtengo sasoian 13 neurketetan parte hartu, eta Jagoba Arrasateren erabateko konfiantza duen jokalaria da.