Itxi

Hauteskundeak

Archancok eta Zabaletak sinadurak aurkeztu dituzte

Erredakzioa

Hauteskunde-batzordeak baleko direnak zenbatuko ditu eta, ondobidean, biak ala biak izango dira Patxi Izcoren lekukoa hartzeko hautagaiak.

Javier Zabaleta. Argazkia: EFE

Azken orduko ezusterik ezean, Osasunako presidente izateko hauteskundeak izango dira ekainaren 30ean.

Miguel Archancok hautagai izateko 1153 sinadura aurkeztu zituen ostegunean eta ostiral honetan Javier Zabaletak mila inguru eraman ditu.

Hauteskunde-batzordeak baleko direnak zenbatuko ditu eta ondobidean biak ala biak izango dira Patxi Izcoren lekukoa hartzeko hautagaiak.