Joaneko partida
Kopako Osasuna – Athletic partidarako sarrerak agortu egin dira
I. G. | EITB MEDIA
Larunbat honetan talde gorritxoak iragarri du sarrera guztiak 24 ordu baino gutxiagoan agortu direla, eta, beraz, harmailak beteta dituen Kopako derbia espero da.
Osasunak salgai jarri zituen ostiral honetan, otsailak 17, Sadarren jokatuko den Errege Kopako finalerdietako joaneko kanporaketarako sarrerak. Partida martxoaren 1ean, asteazkena jokatuko da, 21:00etan.
Larunbat honetan talde gorritxoak iragarri du sarrera guztiak 24 ordu baino gutxiagoan agortu direla, eta, beraz, harmailak beteta dituen Kopako derbia espero da.