ERREGE KOPA
Osasunaren eta Athleticen arteko finalerdia zero azpiko tenperaturan jokatuko da
AGENTZIAK | EITB MEDIA
AEMETen arabera, tenperaturak 0 gradutik jaitsiko dira Iruñean, partidaren orduan, eta sentsazio termikoa -5 ºC ingurukoa izango da.
Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) 0 gradutik beherako tenperaturak aurreikusi ditu asteazken honetarako Iruñean, Osasuna-Athletic Errege Kopako finalerdietako partida jokatuko den orduan. Sentsazio termikoa -5 ºC ingurukoa izango da.
Finalerdietako joaneko partida 21:00etan hasiko da. Egun eguzkitsua baina hotza izango da, eta prezipitazioak izateko probabilitatea ia baztertuta dago.