Kargatzen...
Itxi

ERREGE KOPA

Osasunaren eta Athleticen arteko finalerdia zero azpiko tenperaturan jokatuko da

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

AEMETen arabera, tenperaturak 0 gradutik jaitsiko dira Iruñean, partidaren orduan, eta sentsazio termikoa -5 ºC ingurukoa izango da.

Sadar zerutik begiratuta. Artxiboko irudia: EFE

Espainiako Meteorologia Agentziak (Aemet) 0 gradutik beherako tenperaturak aurreikusi ditu asteazken honetarako Iruñean, Osasuna-Athletic Errege Kopako finalerdietako partida jokatuko den orduan. Sentsazio termikoa -5 ºC ingurukoa izango da.

Finalerdietako joaneko partida 21:00etan hasiko da. Egun eguzkitsua baina hotza izango da, eta prezipitazioak izateko probabilitatea ia baztertuta dago.

Albisteak (2)

Bideoak (2)