Itxi

ERREGE KOPA

Lau metroko kamiseta bat jarri dute Iruñean, Kopako kanporaketan Osasuna animatzeko

AGENTZIAK | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Gaztelu Plazan dago jarrita, eta ekintzaren arduradunek kamisetarekin argazkiak atera eta sareetan partekatzera animatu ditu zale gorritxoak.

Verleaeko kamiseta gorritxoa. Argazkia: EFE

Osasuna babesten duen Verleal enpresa nafarrak, izoztutako produktuak ekoizten dituenak, lau metroko kamiseta gorritxo bat jarri du Iruñeko Gaztelu Plazan, Osasunak eta Athleticek jokatuko duten Errege Kopako finalerdikoa girotzeko.

Osasuna 18 urtez egon da Kopako finalerdietara heldu gabe, eta asteazken honetan joaneko partida jokatuko dute Sadarren zuri-gorrien kontra.

Kamiseta erraldoia Gaztelu Plazan egongo da jarrita partidaren egunera arte. Aipatu enpresak elastiko horrekin argazkiak atera eta, #jugamos12 traola jarrita, sareetan partekatzera animatu ditu zale gorritxoak. Zaleek partekatzen dituzten argazki guztiak neurketa hasi baino minutu batzuk lehenago Sadarren proiektatuko den bideo batean agertuko dira.

Albisteak (1)

Bideoak (2)