Itxi

Hauteskundeak

Miguel Archanco abokatua, Osasunako presidente berria

Erredakzioa

Abokatuak, Izcoren zuzendaritzako kideak, 3.020 boto lortu ditu (% 74,44), aurkariak baino hiru aldiz gehiago. Izan ere, Zabaletak 1.002 boto eskuratu ditu (% 24,79).

Your browser doesn’t support HTML5 video

Miguel Archanco Taberna abokatua datozen lau urteetarako Osasunako presidente berri aukeratu dute bazkide gorritxoek. Hauteskundeetan Javier Zabaleta gainditu eta Patxi Izco ordezkatuko du. Izcok hamar urte eman ditu Osasuna zuzentzen.

Archancok, Izcoren zuzendaritzako kideak, 3.020 boto lortu ditu (% 74,44), aurkariak baino hiru aldiz gehiago. Izan ere, Zabaletak 1.002 boto eskuratu ditu (% 24,79), zenbaketa ofiziala bukatu eta gero talde gorritxoak goizaldean jakitera eman duenez.

2.517 bazkideek hauteslekuetan bozkatu dute, horietatik 1.793k Miguel Archancori eman diote botoa eta 689k Javier Zabaletari. Bestalde, 1.540k postaz irabazleari eman diote botoa eta 313k Zabaletari.

Datorren ostegunean, uztailaren 5ean, Archanco Osasunako presidente izendatuko dute. Historia gorritxoaren 22. presidentea izango da. Osasuna 1920an sortu zen.

Garaipen argia

60 urteko Archancok aise irabazi dio Zabaletari. Enpresako aholkulariak duela bi urte plataforma bat sortu zuen Izcori oposizioa egiteko.

Biak hautagai ofizial izendatu zituzten gutxienez bazkideen 608 abal lortu ostean. Archancok 1.113 abal aurkeztu zituen eta Zabaletak 975.

Hauteskunde kanpainan, talde gorritxoaren harrobiaz eta egoera ekonomiakoaz eztabaidatu dute, besteak beste, baina Jose Luis Mendilibar entrenatzaileak jarraitu egin behar zuela argi zuten bi hautagaiek.


Albisteak (3)

Bideoak (1)