Itxi

Lesioa

Darko Brasanacek lotailu gurutzatua eta kanpoko meniskoa ditu hautsita

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Osasunako erdilari serbiarrari apirilaren 17an egingo diote ebakuntza. Larunbatean lesionatu zen, Sadarren, Elxen aurkako partidan.

Darko Brasanac Elxen aurkako neurketan lesionatu zen. Argazkia: EFE.

Darko Brasanac Osasunako erdilariak lotailu gurutzatua eta kanpoko meniskoa ditu hautsita, asteartean Nafarroako klubak jakitera eman duenez. Brasanac larunbatean lesionatu zen, Sadarren, Elxen aurkako partidan, eta apirilaren 17an egingo diote ebakuntza.

Jokalari serbiarrak, 31 urtekoa bera, orain arte, 25 partida zituen jokatuta Santander Ligan (guztira, 28 izan dira), eta bederatzietan ibili da titular. Gol bat egin du, eta Kopan beste bat; azken txapelketa horretan, Osasunak jokatutako zazpi partidetan zelairatu du Jagoba Arrasatek, lau aldiz hasieratik.

Brasanacek 2019tik darama Osasunan, eta Iruñeko klubarekin duen kontratua ekainaren 30ean amaituko da.

 

Albisteak (4)