KOPAKO FINALA
David Garcia entrenamenduetara itzuli da, Cartujara begira jarrita
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Iberoko erdiko atzelariak taldeko lanari ekin dio berriro, Realaren (0-2) eta Bartzelonaren (1-0) aurkako neurketetan jokatu ezinda egon eta gero.
Osasuna Taxoaren entrenatu da asteazken honetan, Bartzelonatik itzuli ostean, eta David Garcia atzelaria bertan izan da, gainerako taldekideekin batera, duela astebete sudur-trenkada hautsi ondoren. Alabaina, lesio horrek ez dio eragotziko larunbat honetan Sevillako Cartuja estadioan Real Madrilen aurka jokatuko duen Kopako finalean egotea.
Taldeko kapitaina prest dago bere ibilbideko hitzordu garrantzitsuenari aurre egiteko, duela 18 urte Cesar Krutxagak Madrilen, Betisen aurkako finalean, gauza bera egin legez. Iberoko erdiko atzelaria gaur bueltatu da taldekideekin batera lan egitera, Realaren (0-2) eta Bartzelonaren (1-0) aurkako neurketetan taldetik kanpo izan ostean.
Gorritxoak Sevillako partida prestatzen hasi dira, Bartzelonan galdu ostean, eta dozenaka zaleren babesa izan dute, Kopako final handia jokatzeko 72 orduren faltan. Taldea ateak irekita entrenatuko da ostegunean ere, 10:30etik aurrera.