IZENBURU NAGUSIAK
Albiste izango dira: Osasuna ikertuko du UEFAk, ozeanoen egoera eta posta bidez bozkatzeko neurriak
EITB MEDIA
Gaurkoan albiste izango direnen laburpena, hitz bitan.
Honako gai hauek hartuko dituzte gaur, ekainak 8, hedabideetako lerroburu nagusiak:
- Osasuna ikertuko du UEFAk: UEFAk diziplina ikerketa ireki du Osasuna 2023-24ko Konferentzia Ligan onartua izateari buruz. Ikerketa hori Auzitegi Gorenak Osasuna auziarekin lotuta emandako epaian oinarritzen da; talde nafarrak gogora ekarri du epaiak erantzukizun penaletik salbuesten dutela klub gorritxoa, 2014ko partida batzuen iruzurretan, eta, hortaz, Osasunak espero du prozedurak bere interesen alde egitea.
-Ozeanoen egoera: El Niño itzuli da, uda beroagoekin. Azken urteetan La Niña fasean izan gara, baina 2023ko bigarren erditik aurrera, El Niño nagusituko da. Horrek, berotze globalarekin batera, are uda beroagoak ekarriko ditu.
- Posta bidez bozkatzeko neurriak: Iruzurrak saihesteko neurriak aztertuko ditu Hauteskunde Batzordeak, uztailaren 23ko hauteskundeetara begira. Uztailaren 23ra arte egin daiteke posta bidezko botoa emateko eskaera.