"Koherentziagatik"
Futbol-zelaiak Sadar izena berreskuratuko duela adierazi du Archancok
Erredakzioa
Nafarroako Gobernuak astelehenean jakinarazi zion Osasunari 1,4 milioi euroko diru-laguntza kentzearen erabakia.
Osasunako futbol-zelaia Sadar deituko da berriro ere, Miguel Archanco presidenteak aurreratu duenez. Nafarroako Gobernuak astelehenean jakinarazi zion Osasunari 1,4 milioi euroko diru-laguntza kentzearen erabakia, eta izen aldaketa "koherentziagatik" egingo dutela adierazi du Archancok.
2006. urtean hartu zuen Sadarrek Reyno de Navarra izena, Nafarroako Gobernuak kluba babestea erabaki zuenean.