Itxi

EA Sports Liga

Bi neurketako zigorra ezarri diote Jagoba Arrasateri Atleticoren aurkako lehian ikusi zuen txartel gorriagatik

EITB Media

Leer en Castellano

Lehiaketa Batzordeak erabaki du Osasunako entrenatzaileari bi partida zigorra ezartzea. Arrasatek txartel gorria ikusi zuen Atletico Madrilen kontrako partidan epaileari protesta egiteagatik, hark gorritxoen gola baliogabetu ostean.

Jagoba Arrasate, haserre Atleticoren aurka txartel gorria ikusi ostean. Argazkia: EFE

Espainiako Futbol Federazioaren Lehiaketa Batzordeak bi partidako zigorra ezarri dio Jagoba Arrasateri. Osasunako entrenatzailek txartel gorria ikusi zuen Atletico Madrilen aurkako norgehiagokan epaileari protesta egiteagatik.

Arrasateren protestak arbitroak Osasunari gola baliogabetu ostean iritsi ziren. Izan ere, Nafarroako taldeak sartutako gola baliorik gabe utzi zuen epaileak, ustez, Aimar Orozek falta egin ziolako Witseli jokaldi horretan. VAR sistemak berretsi egin zuen epailearen erabakia, Arrasate kexatu egin zen eta talde gorritxoko entrenatzaileak txartel gorria ikusi zuen.

Horrenbestez, Jagoba Arrasatek bi neurketa eman beharko ditu taldea aulkitik zuzendu gabe.

Albisteak (3)