Batzar Nagusia
Osasunak azaroaren 11rako deitu du Ohiko Batzar Nagusia
EITB MEDIA
09:30erako dago deituta, 10:00etarako bigarren deialdian, eta, amaituta, Ezohiko Batzar Nagusia egingo dute, klubaren estatutuek zehaztuta dutenez. Larunbata da, eta arratsaldean, 18:30ean, Osasunak Sadarren jokatuko du, Las Palmasen aurka.
Osasunak azaroaren 11n egingo du Ohiko Batzar Nagusia, larunbatez, eta, jarraian, erakundeko estatutuek zehaztuta dutenez, Ezohiko Batzar Nagusia egingo du, Nafarroako klubak ostiralean iragarritakoaren arabera. Batzarra Fernando Remacha Auditoriumean egingo dute, Iruñean, eta 09:30erako egin dute lehen deialdia, eta 10:00etarako bigarrena. Egun horretan, arratsaldean, 18:30ean, Osasunak Sadarren jokatuko du, Las Palmasen aurka.
Osasunak adierazi duenez, Ohiko Batzar Nagusian 2022-23 denboraldiko kontuak eta 2023-24 denboraldiko aurrekontua aztertu eta bozkatuko dituzte. Ezohiko Batzar Nagusian, ordea, Zuzendaritza Batzordeko kide berriak eta erakundeko estatutuak eguneratzeko proposamena aurkeztuko dituzte.
Arestian esan bezala, Fernando Remacha Auditoriumean egingo dute, Antonio Perez Goyena pasealekuko 1.ean, Mendebaldea auzoan.