Ez du jarraituko
Osasunak Darko Brasanac transferitu dio Leganesi
EITB MEDIA
Jokalari serbiarrak lau denboraldi eta erdi eman ditu Osasunan; orain, Brasanacek Hypermotion Ligako liderrean jarraituko du kirol ibilbidea. Leganesek 200.000 euro ordainduko dizkio Osasunari EA Sports Ligara igotzen bada, eta beste 200 000 euro Lehen Mailan jarraituko balu.
Osasunak Darko Brasanac transferitu dio Leganesi, Nafarroako klubak ostegun gauean iragarri duenez. Jokalari serbiarrak lau denboraldi eta erdi eman ditu Osasunan; orain, Brasanacek Hypermotion Ligako liderrean jarraituko du kirol ibilbidea. Leganesek 200.000 euro ordainduko dizkio Osasunari EA Sports Ligara igotzen bada, eta beste 200 000 euro Lehen Mailan jarraituko balu.
Brasanacen eta Osasunaren arteko kontratua 2023-24 denboraldia amaituta zen bukatzekoa. Erdilaria, Iruñean emandako lau urte eta erdian, 121 partida ofizialetan zelairatu da. Klubaren esanetan, "maila gorenean sartzea lortu duen talde baten pieza oso garrantzitsua izan da; era berean, bere lan eta sakrifizio izpirituari esker, zaleen maitasuna irabazi du".
2022-23 denboraldian, Darko Brasanacek Errege Kopako txapeldunorde izatea lortu zuen. 2023ko apirilean izandako lesio larri baten ondorioz, baina, ezin izan zuen jokatu Kopako finalean.