Lesioa
Kike Barjari ebakuntza egin diote ezkerreko belaunean
EITB MEDIA
Osasunako jokalaria aurreko astelehenean lesionatu zen, eta ezingo du jokatu denboraldi honetan, ezta hurrengo denboraldiko hasieran ere, aurreko lotailu gurutzatuan plastia hautsita. Noaingo jokalariaren ebakuntzan, Osasunak adierazi duenez, "ez da aparteko gorabeherarik izan".
Kike Barja Osasunako jokalariari ebakuntza egin diote astelehenean, ezkerreko belaunean, arratsaldean Nafarroako klubak iragarri duenez. Hegaleko gorritxoa aurreko astelehenean lesionatu zen, eta ezingo du jokatu denboraldi honetan, ezta hurrengo denboraldiko hasieran ere, aurreko lotailu gurutzatuan plastia hautsita. Noaingo jokalariaren ebakuntzan, Osasunak adierazi duenez, "ez da aparteko gorabeherarik izan".
"Jokalariari", zehazten du Osasunak zabaldutako txosten medikuak, "lotailu berregitea egin zaio, LCA plastiaren eta menisko suturaren bidez. Ebakuntzan ez da gorabeherarik izan, eta aurreikuspena da ondorengo 48 orduetan ematea alta".
Kike Barka joan den astelehenean jokatutako Osasuna-Alaves derbian lesionatu zen, eta, hortaz, sendatze prozesuari ekingo dio, ahalik eta lasterren talde lanera bueltatu ahal izatea helburu.