LALIGA
Aimar Oroz baja izango da Real Madrilen kontrako partidan
AGENTZIAK | EITB MEDIA
Jokalari nafarrak lesioa du giharretako lesioa du ezker hankako aurreko aldean, eta ezingo du zelairatu, Sadarren, EA Sports Ligako liderra aurkari, txapelketako 29. jardunaldian.
Aimar Oroz Osasunako futbolariak lesioa du ezker hankako aurrealdeko giharretan; hori dela eta, ezingo du larunbat honetan talde nafarrak Real Madrilen aurka jokatu beharreko partidan egon.
Gironaren aurkako ligako azken neurketa minez amaitu ostean, Nafarroako Unibertsitateko Klinikan probak egin zizkioten, lesioa zenbaterainokoa zen argitzeko.
Probetan ikusitakoaren arabera, lesioa baiezatu zutenez, Real Madrilen bisita galduko du Orozek.