Kargatzen...
Itxi

2023/24 DENBORALDIAN

Jesus Aresok Getaferi sartutako gola, LaLigako onena

A. A. | EITB MEDIA

Leer en Castellano

Osasunako hegalekoak 21. jardunaldian erdietsi zuen txapelketa osoko golik onenaren saria jaso duena.

Jesus Areso, Getaferi sartutako bere gola ospatzen. Argazkia: EFE

Jesus Areso Osasunako eskuin hegaleko nafarrak Getaferen aurka Sadarren erdietsi zuen gol ikusgarriak 2023/2024 denboraldiko LaLigako gol onenaren saria jaso du astearte honetan.

Cascanteko jokalariak neurketako 80. minutuan sartutako golari esker talde gorritxoak Madrilgo taldeari irabazi ahal izan zion (3-2), txapelketako 21. jardunaldian jokatu zen norgehiagokan. Gainera, gol hori bere ibilbide profesionaleko lehendabizikoa izan zen atzelari nafarrarentzat.

Aresorekin batera gol onenaren sariaren lehian izan dira Lamine Yamal (Bartzelona), Vinicius Junior (Real Madril), Saul Coco (las Plamas) eta Memphis Depay (Atletico Madril).

Albisteak (2)

Bideoak (1)