Itxi

Javi Martinezen salmenta

Osasunari ordaindu behar ez diola adierazi du Bayern Munichek

Erredakzioa

Osasunak Bayerni 800.000 euro eskatzen dizkio Javi Martinezen fitxaketa dela-eta; izan ere, Aiegiko erdilaria Iruñeko taldean hazitakoa da.

Javi Martinez Bayern de Munichen elastikoarekin. EFE

Javi Martinez jokalari gisa hezteagatik Osasunari ordaindu behar ez diola uste du Bayern Munichek. Athleticek Bavariako talde indartsuari saldu dio eta operazioan diru kopuru bat jaso behar duela uste du talde gorritxoak.

"FIFAko estatutuen arabera, Martinezen hezkuntzagatik dirua jaso behar du Osasunak, baina Athleticetik", azaldu du Uli Hoeness Bayerneko presidenteak Süddeutsche Zeitung egunkarian.

"Hau ez du zerikusirik Bayernekin", defendatu du Hoenessek. Bundesligako historian fitxaketarik garestiena izan da Javi Martinezena.

Espainiako komunikabideen arabera, Osasunak 800.000 euro eskatzen dizkio Bayerni Javi Martinezen fitxaketa dela-eta; izan ere, Aiegiko erdilaria Iruñeko taldean hazitakoa da.

Javi Martinez 2006an fitxatu zuen Athleticek Osasunatik, eta orain 40 milioiren truke Bayerni saldu dio.


Albisteak (2)