Itxi

FUTBOLA

Promesas, Huesca eta Mirandes, Osasunaren aurkari denboraldiaurrean

EITB MEDIA

Leer en Castellano

Zehaztutako bi partida zituen talde gorritxoak, bata Realaren aurka (uztailaren 31n Zubietan) eta bestea, Alavesen aurka (abuztuaren 10ean Taxoaren).

Osasuna gol. Irudia: EFE

Osasunak Osasuna Promesas, Huesca eta Mirandes izango ditu aurkari denboraldiaurrean. Zehaztutako bi partida zituen talde gorritxoak, bata Realaren aurka (uztailaren 31n Zubietan) eta bestea, Alavesen aurka (abuztuaren 10ean Taxoaren), eta 2024/25 sasoirako beste hiru partida prestatu ditu.

Beraz, Vicente Morenoren taldeak Promesasen aurka jokatuko du Taxoaren, uztailaren 20an. Egun batzuk geroago, beste bi partida jokatuko dituzte. Lehenengoa uztailaren 24an, Huesca taldearen aurka 19:30etatik aurrera (zelaia zehaztu gabe) eta bigarrena uztailaren 25ean, Tafallako San Frantzisko Zelaian (ordua zehaztu gabe).

Aurre-denboraldiko neurketak

Osasuna – Promesas. Uztailak 20 (Ordua zehaztu gabe) Taxoare

Osasuna – Huesca. Uztailaren 24an, 19:30etan. Zelaia zehaztu gabe dago.

Osasuna – Mirandes. Uztailak 25, San Francisco (Tafalla)

Reala – Osasuna. Uztailaren 31n, 19:00etan. Zubieta

Osasuna – Alaves. Abuztuak 10 (Ordua zehaztu gabe) Taxoare

Albisteak (2)