Adierazpenak
Lamah: 'Taldea egoera hau iraultzeko prest dago'
Erredakzioa
Belgikako jokalariak Betisen aurka hiru puntuak lortu behar dituztela azpimarratu du. Gainera, Roland Lamahek egoera iraultzeko gai direla argi utzi du.
Roland Lamah jokalari gorritxoak taldearen egoeragatik kezkaturik ez daudela onartu du: "Hau soilik hasiera da; eta Real Madril, adibidez, ohikoa ez den egoera batean dago. Taldea egoera iraultzeko prest dago, eta ez gaude kezkaturik. Osasuna taula erdiko taldea da, eta hau aurrera aterako dugu".
Gainera, Belgikako jokalariak Betis gainditzeko prest daudela azaldu du: "Taldea ez dago porrotean pentsatzen. Etxean jokatuko dugu, eta 12. jokalariarekin, gure zaleekin, jokatuko dugu", azaldu du Lamahek.
Gorritxoak Betisen aurkako norgehiagoka "finala baino partida garrantzitsu bat" dela azaldu du. "Guztia emango dugu, eta hiru puntuak lortzen saiatuko gara", esan du Lamahek.