Itxi

0-0, Nafarroako Erresuman

Osasunak puntua baino gehiago merezi izan du Malagaren aurka

Erredakzioa

Jose Luis Mendilibarren mutilek gola lortzeko abagune ugari izan dituzte, baina Caballero atezainak erakustaldia eman du, eta norgehiagoka 0-0ekoarekin bukatu da.

Osasuna-Malaga. Argazkia: EFE

Osasunak puntua baino gehiago merezi izan du, baina Caballero atezainak erakustaldia eman du, eta neurketa 0-0ekoarekin bukatu da Nafarroako Erresuman. Gorritxoek markagailuan aurrea hartzeko abagune ugari izan dituzte, baina Malagako atezainak gelditu erabakigarriak egin ditu, eta azkenean soilik puntu bat eskuratu dute.

Jose Luis Mendilibarren taldeak norgehiagoka erasoan gogor sakatzen jasi du, baina gorritxoek ez dute zorterik izan. Lehenengo zatiko bigarren minutuan epaileak Kike Solaren gola baliogabetu egin du, aurrelaria ustezko jokoz knapoko posizioan egoteagatik. Hala ere, Sola ez da jokoz kanpoko posizioan izan, eta gola markagailura igo beharko litzateke.

Malagak, pixkanaka, neurketaren kontrola hartu du, eta Pellegriniren mutilek erasoan erakustaldia eman dute. Hala ere, Caballero atezainak gelditu garrantzitsuak egin behar izan dite, Osasunak kontraerasoa bilatu baitu. Gorriek presioa jarri dute berdegunean, baina baloiaren kontrola Andaluziako taldearena izan da. Atsedenaldian, 0-0ekoarekin mantendu da markagailua.

Bigarren zatian Osasunak erasoan gehiago sakatu du, eta Caballero berdeguneko protagonista nagusia bilakatu da. Izan ere, Malaga taldeko atezainak gelditu ikusgarria egin du Kike Solaren errematea bikain hartzeko (49. minutua). Iruñeko taldeak erasoan presio ona egiten jarraitu du, baina Pellegriniren mutilek ederki defendatu dute.

Nafarroako taldeak bigarren zatiko abagune onenak izan ditu, baina ezin izan du baloia sareetara sartu. Alvaro Cejudok garaipenaren gola oinetan izan du, baina Caballerok gelditu erabakigarria egin du, berriro (83. minutua). Malagako atezainak Manu Onwuren errematea ere, ederki gelditu du (88. minutua), eta norgehiagoka 0-0ekoarekin bukatu da Nafarroako Erresuman.

Fitxa teknikoa:

0-CA Osasuna: Andres Fernandez, Damia, Miguel Flaño, Arribas, Nano. Timor (Oier, 75. minutua), Raoul Loe. Cejudo, Sisi, Lamah (Torres, 68. minutua); eta Kike Sola (Manuel Onwu. 86. minutua).

0- Malaga CF: Caballero, Gamez, Weligton, Demichelis, Eliseu. Toulalan, Camacho, Portillo, Isco (Duda, 82. minutua), Joaquin; eta Saviola. (Santacruz 70. minutua).


Albisteak (2)