Ostiralean Rayoren aurka
Jaitsiera postuak atzean utzi nahi ditu Osasunak
Erredakzioa
Osasunak jarraipena eman nahi dio azken partidetako bolada onari, eta Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu izanak konfiantza eman dio taldeari.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Osasunak Rayo Vallecano hartuko du ostiral honetan, Nafarroako Erresuman, BBVA Ligako 14. jardunaldiko partidan (21:00). Gorritxoek garaipena eskuratzea dute helburu eta, horrela, jaitsiera postuetatik urrundu.
Osasunak jarraipena eman nahi dio azken partidetako bolada onari, eta Kopako final-zortzirenetarako txartela lortu izanak konfiantza eman dio taldeari.
Puñal, Masoud, Nino eta Annan baja dira partida horretarako, eta Mendilibarrek oraindik ez daki Miguel Flaño eta Alejandro Arribas jokatzeko prest egongo diren edo ez. Kopan ezohiko jokalariak zelairatu zituen Mendilibarrek, eta beraz Realaren aurka erabalitako hamaikakoa jarriko du seguru aski teknikariak.
Ustezko hamaikakoak:
Osasuna: Andres Fernandez; Damia, Arribas, Flaño edo Ruben, Nano; Oier Sanjurjo, Raoul Loe, Cejudo, Armenteros, Sisi; Kike Sola.
Rayo Vallecano: Cobeño; Tito, Labaka, Amat, Nacho; Javi Fuego, Trashorras; Piti, 'Chori' Dominguez, Franco Vazquez; eta Leo.
Epailea: Delgado Ferreiro
Futbol-zelaia: Nafarroako Erresuma
Ordua: 21:00