Kluba utziko du
Unai Garciak ez du Osasunan jarraituko
EITB MEDIA
Gorritxoen erdiko atzelari eta taldeko kapitaina denak igandean esango die agur Sadarreko zaleei, Espanyolen aurkako partidan.
Unai Garciak hamar denboraldi eman ditu lehen taldean. Argazkia: EITB Media.
Unai Garciak ez du Osasunan jarraituko 2024-25 denboraldia amaitutakoan, Nafarroako klubak ostiralean iragarri duenez. Erdiko atzelari eta gorritxoen kapitaina denak igandean esango die agur Sadarreko zaleei, Espanyolen aurkako partidan.
Hala, Osasunan emandako 25 urteko ibilbidea itxiko du; izan ere, benjaminetan iritsi zen Taxoarera. 2013ko ekainaren 1ean egin zuen debuta lehen taldearekin; beraz, hamar denboraldiz aritu da talde gorritxoko jokalari bezala. 2023ko urtarriletik, gainera, kapitaina izan da.
Igandean, EA Sports Ligako 37. jardunaldiko Osasuna-Espanyol neurketaren amaieran, Osasunako zaleek Unai Garcia omentzeko aukera izango dute.