Itxi

Final-zortzirenak

Errege Kopa itzuliko da aste honetan

Erredakzioa

Final-zortzirenetako joaneko partidak eta Athletic-Eibar final-hamaseirenetako atzeratutako norgehiagoka jokatuko dira. Euskal derbiko garaileak Malagaren aurka jokatuko du, final-zortzirenetan.

Eibar-Athletic. Argazkia: EFE

2013ko Errege Kopa aste honetan itzuliko da, final-zortzirenetako joaneko neurketekin eta atzeratutako final-hamaseirenetako Athletic-Eibar partidarekin. Asteko aurreneko neurketa Osasunak jokatuko du Valentziaren aurka (asteartea, 20:00etan). Jose Luis Mendilibarren mutilek mendekua hartzeko abagune aproposa izango dute ligan Valverderen taldearen kontra galdu ondoren.

Asteazkenean Mallorca-Sevilla (20:00etan), Kordoba-Bartzelona (20:00etan), Atletico Madril-Getafe (22:00etan) eta Celta-Real Madril (22:00etan) neurketak jokatuko dira.

Gainera, asteazkenean 20:00etan ere, Athleticek eta Eibarrek final-hamaseirenetako itzulerako jokatuko dute. Hapoel Kyriat Shmona-Athletic Europa Ligako partida atzeratu egin behar izan zute, eta horregatik euskal derbia asteazken honetan jokatuko da. Armaginek joanekoan 0-0eko ona lortu zuten, eta San Mamesen ezustekoa bilatuko dute. Irabazlearen aurkaria Malaga izango da.

Azkenik, ostegunean, Levante-Zaragoza (20:00etan) eta Las Palmas-Betis (22:00etan) norgehiagokak jokatuko dira.


Albisteak (1)