Eurokopa 2025
Irene Paredesek gola egin du Espainiak Belgikaren aurka lortutako garaipenean (6-2)
Agentziak | EITB
Atsedenaldian, Montse Tomeren taldea aurretik joan da (2-1), Legazpiko jokalariaren golari esker. Garaipen honek eta Portugal eta Italiaren arteko berdinketak final-laurdenetan sartu du Espainiako selekzioa.
Irene Paredes, Belgikari egindako gola ospatzen. Argazkia: Efe.
Espainiako selekzioa aise gailendu zaio Belgikakoari Eurokopako multzoen faseko bigarren jardunaldian (6-2). Portugalen aurka gertatu bezala, Espainia oso nagusi izan da eta final-laurdenetan dago, ondoren Portugal eta Italia B multzoko beste bi taldeek bana egin dutelako.
Atsedenaldira 2 eta 1 aurretik joan da Montse Tomeren taldea, Irene Paredes gipuzkoarrak 39. minutuan egindako golari esker. Bigarren zatian Espainiako selekzioa oso nagusi izan da, eta nagusitasun hori argi eta garbi islatu da markagailuan.
Alexia Putellas (22. eta 86. minutuetan), Irene Paredes (39.ean), Esther Gonzalez (52.ean), Mariona Caldentey (61.ean) eta Claudia Pina (81.ean) izan dira Espainiako taldearen golegileak. Belgikan, aldiz, Justine Vanhaevermaetek (24. minutuan) eta Hannah Eurlingsek (51.ean) egin dituzte golak.
Irene Paredes gipuzkoarrak hasieratik jokatu du, eta beste bi euskal jokalariak eserlekuan izan dira. Atean, Adriana Nanclares Athleticen atezaina izan da.
Fitxa teknikoa
6 – Espainia: Adriana Nanclares; Ona Batlle, Laia Aleixandri, Irene Paredes, Olga Carmona (Leila Ouahabi, 86. min); Vicky Lopez (Aitana Bonmati, 46. min), Patri Guijarro, Alexia Putellas; Mariona Caldentey (Athenea del Castillo, 73. min), Esther Gonzalez (Cristina Martin-Prieto, 73. min) eta Claudia Pina (Salma Paralluelo, 81. min).
2 – Belgika: Lisa Lichtfus; Jill Janssens, Amber Tysiak, Sari Kees, Janice Cayman, Laura Deloose; Mariam Toloba (Kassandra Missipo, 79. min), Justine Vanhaevermaet, Jarne Teulings (Jassina Blom, 79. min); Hannah Eurlings (Elena Dhont, 64. min) eta Tessa Wullaert.
Golak: 1-0, 22. min (Alexia Putellas); 1-1, 24. min (Justine Vanhaevermaet); 2-1, 39. min (Irene Paredes); 2-2, 51. min (Hannah Eurlings); 3-2, 52. min (Esther Gonzalez); 4-2, 61. min (Mariona Caldentey); 5-2, 81. min (Claudia Pina); 6-2, 86. min (Alexia Putellas).