Kluben Munduko Txapelketa
Corinthiansek Al Ahly hartu du mendean eta finalean izango da
Erredakzioa
Brasilgo taldeak espero baino gehiago sufritu du eta Paolo Guerrero Peruko aurrelariaren gol batek norgehiagoka erabaki du.
FIFAren Kluben Munduko Txapelketako finala jokatzeko txartela lortu du gaur Corinthiansek, Japonian. Brasilgo taldeak Al-Ahly Egiptoko taldea hartu du mendean, finalerdietan. Corinthiansek espero baino gehiago sufritu du eta Paolo Guerrero Peruko aurrelariaren gol batek norgehiagoka erabaki du.
Toyota futbol-zelaian hotza handia zen; izan ere, partida hasieran lau gradu baino ez zeuden, baina jarraitzaile brasildarrek eta Egiptoko zaleek harmailak kolorez jantzi dituzte.
Fitxa teknikoa:
Al-Ahly: Ekramy (65. minutua Abou Elseoud); Fatih, Gomaa, Naguib, Kenawi; Rabia, Ashour; Soliman, Said (55. minutua Aboutrika), Gedo (80. minutua Meteab); eta Hamdi.
Corinthians: Cassio; Alessandro, Chicao, Paulo Andre, Fabio Santos; Paulinho, Ralf; Danilo, Douglas (80. minutua Jorge Henrique), Emerson (75. minutua Romarinho); eta Guerrero (91. minutua Guilherme).
Gola: 0-1. 30. minutua: Guerrero.