Kluben Munduko Txapelketa
Chelseak jokatuko du finala Monterreyri finalerdia irabazita
Erredakzioa
Talde ingelesak 1-3 irabazi du. Matak sartu du 0-1ekoa, Torresek egin du 0-2koa, eta ingelesen hirugarren gola bere atean sartu du Chavezek. De Nigrisek egin du mexikarren gola.
Your browser doesn’t support HTML5 video
Chelseak jokatuko du Kluben Munduko Txapelketako finala Corinthiansen aurka. Talde ingelesak 1-3 irabazi dio Monterreyri finalerdietan.
Matak sartu du 0-1ekoa partidako 17. minutuan. Fernando Torresek 0-2koa egin du 46. minutuan, eta 0-3koa bere atean sartu du Chavezek. Mexikarrek ohorezko gola sartzeko aukera izan dute De Nigrisen bitartez (1-3).
Fitxa teknikoa:
1 - CF Monterrey: Orozco; Perez (Osorio, 57. min), Mier, Basanta, Chavez; Corona, Meza (Solis, 83. min), Ayovi, Cardozo; Delgado (Carreño, 83. min) eta De Nigris.
3 - Chelsea FC: Cech; Azpilicueta, Cahill, Ivanovic, Cole; Oscar, Mikel, David Luiz (Lampard, 63. min); Mata (Paulo Ferreira, 73. min), Hazard eta Torres (Moses, 79. min).
Golak: 0-1. 17. min: Mata. 0-2. 46. min: Torres. 0-3. 48. min: Chavezek bere atean. 1-3. 91. min: De Nigris.
Epailea: Carlos Vera (ECU).