Itxi

Fitxaketa

Jesus Aresok Osasuna utzi eta Athleticekin sinatu du, 2031ra arte

EITB

Leer en Castellano

Cascanteko eskuin hegaleko atzelariak hurrengo sei denboraldietan jokatuko du talde zuri-gorrian; Athleticek 12 milioi euro ordaindu dizkio Osasunari jokalaria bereganatzeko.

Aresok 86 partida ofizial jokatu ditu Osasunaren lehen taldearekin. Argazkia: Europa Press.

Osasunak Jesus Areso saldu dio Athletici, eta Cascanteko eskuin hegaleko atzelariak sei denboraldiz sinatu du Bizkaiko taldearekin, alegia, 2030-31 denboraldiaren amaierara arte, bi klubek astearte arratsaldean ofizialki iragarri dutenez. Athleticek 12 milioi euro ordaindu dizkio Osasunari jokalaria bereganatzeko, hau da, Aresok eta Osasunak 2026ra arte lotzen zituen kontratuan agertzen zen etete klausularen zenbatekoa, osorik.

Aresok 26 urte bete berri ditu, eta Aluvionen hasi zen jokalari gisa, Osasunako harrobian hasi baino lehen. 2017an, Athleticek fitxatu egin zuen, eta 2021ean Osasunara itzuli zen. 2021-22 denboraldian egin zuen debuta Lehen Mailan, 2021eko irailaren 26an, eta, ordutik, 86 partida ofizial jokatu ditu Osasunaren lehen taldearekin.

Iruñeko klubak, eragiketaren berri emateko argitaratu duen oharrean, nabarmendu du nola Athleticekin itxitako akordioan ez den sartzen "aldagarririk, edo zenbateko gehigarririk, salmenta bezala adostutako 12 milioi finko horiekin lotuta".

Aresok, bere sare sozialetan, bideo bat argitaratu du; horretan adierazi duenez, Athleticekin fitxatu du "kontuan izanik nire familia, neure burua", eta Osasuna hizpide, "klubaren onerako".

View this post on Instagram

A post shared by Jesus Areso (@jesus.areso)

Albisteak (2)