Lagapena
Unai Nuñezek Hellas Veronan jokatuko du 2025-26 denboraldian, utzita
EITB
Celtako erdiko atzelari bizkaitarrak Italiako taldean jarraituko du kirol ibilbidea; gainera, Hellas Veronak jokalaria erosteko aukera du. Nuñez Athleticeko harrobian hazi zen, eta, 2024-25 denboraldian ere, talde zuri-gorrian aritu zen, Celtak utzita.
Unai Nuñez, 2024-25 denboraldian, Athleticen aritu zen. Argazkia: EFE.
Unai Nuñez erdiko atzelari bizkaitarrak Hellas Veronan jokatuko du 2025-26 denboraldian, A Seriean, Italian, Celtak utzita, Galiziako taldeak ofizialki ostiralean iragarri duenez. Hellas Veronak, gainera, euskal atzelaria erosteko aukera izango du.
Nuñez, 28 urtekoa bera, Athleticen hazi zen, eta 2017-18 denboraldian egin zuen debuta klub zuri-gorriaren lehenengo taldearekin, 2022an, Celtak fitxatu zuen, eta 2024an Athleticera bueltatu zen, Vigoko taldeak utzita.
Hellas Veronak hamalaugarren postuan amaitu zuen azken Liga txapelketa.